Gaur hiru partiduko jaialdia hartuko du Astelena frontoiak 19:00etatik aurrera

Gaur hiru partiduko jaialdia hartuko du Astelena frontoiak 19:00etatik aurrera
2024/02/02 11:38
eta kitto!
Hirurak Gipuzkoako Udaberri Sarikoak dira, binakako modalitateetan jokatzekoak. Euretako bitan, gainera, helduen mailako lehiaz gozatu ahal izango da: jaialdia hasteko, Eibarko Klub Deportiboko Azkargortak eta Condek osatutako bikoteak Ezenarro eta Saralegi tolosarren osatutakoa izango du aurrez aurre; eta, jaialdia amaitzeko, Ibarra eta Agirresarobe eibartarrak izango dira alde batetik, eta Oteiza eta Zenekorta azkoitiarrak bestetik.  Bi partidu horien artean kadete mailakoa jokatuko da: gure herriko Varonak eta Azpilikuetak Andoaingo Bidezabal eta Alvarez osatutako bikotea menperatzen ahaleginduko dira.

Bestalde, domeka arratsaldean, 17:00etan hasita, paleta gomako partidua jokatuko da, hori ere Udaberri Txapelketaren barruan, eta hor Guinea eta Osa Deporreko ordezkariek Zarauzko Cabaleiro eta Olazabalen kontra lehiatuko dute.