Gaur inauguratuko dute Josune Arangurenen "Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak" erakusketa, Andretxean
2023/11/03
13:55
eta kitto!
Josune Aranguren Zatika eibartarraren EME, Estilo Ariketak: Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak izeneko erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean, 19:00etan, Andretxean (Damaskinatzaileak aretoan). Antolatzaileen berbetan, “bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, artistak bere testu eta margolanen artean loturak ezartzen ditu, emakumeek hainbat esparru eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz”. Erakusketa 15 irudik eta 13 testuk osatzen dute, baina bisitariek falta diren testuak eta margolanak gehitzeko aukera izango dute, horretarako materiala eskuragarri egongo baita. Otsailaren 29ra arte egongo da ikusgai.