Gaur jakin dira Ipurterre Ipuin lehiaketako irabazleen izenak
Irabazleek datorren astean jasoko dituzte sariak
2025/05/07
16:17
eta kitto!
XXXI. Ipurterre Ipuin lehiaketako irabazleen izenak eman ditu jakitera gaur epaimahaiak. Guztira 5 izan dira sarituak. Gazteenetatik hasita, LH1-2 mailako irabazlea Lucia Zubillaga izan da, J.A. Mogel ikastolakoa, LH 3-4 mailako irabazlea ere, Aiora Larrañaga, eskola berekoa da eta LH 5-6 mailan Aldatzeko Jon Mendozak bereganatu du saria. Bigarren Hezkuntzako sariei dagokienez, DBH 1-2 mailan Eibar BHI ikastetxeko June Alzaga izan da garailea, eta DBH 3-4 mailan La Salle Azitaingo Alaitz Herrerak irabazi du saria bigarrenez. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketara mila lan inguru iritsi dira aurten ere. Sarituek datorren eguaztenean, maiatzak 14, jasoko dituzte sariak Coliseon egingo den ekitaldian.