Gaur paleta gomako bi partidu hartuko ditu Astelena frontoiak

Gaur paleta gomako bi partidu hartuko ditu Astelena frontoiak
2023/10/05 14:12
eta kitto!
Arratsaldeko 20:00etan hasiko den jaialdian, paleta goma modalitateko bi neurketa ikusteko aukera izango da gaurkoan, biak ere Gipuzkoako binakako txapelketari dagozkionak. Lehenengoan Guinea eta Soria eibartarrek Olano eta Zubizarreta mutrikuarri egingo dite aurre, eta bigarrenean Lombrañak eta Undak osatutako gure herriko bikotea eta Zarauzko Berdeguek eta Landak osatutakoak indarrak neurtuko dituzte. Bihar beste jaialdi bat izango da Katedralean, lau pilota partidu hartuko dituena.