Gaur Patxi Juaristi Larrinagak II. Errepublikak Hego Euskal Herriko herrietan izan zuen eraginaz hitz egingo du Portalean

Hitzaldia 19:00etan izango da Portalean.
Gaur Patxi Juaristi Larrinagak II. Errepublikak Hego Euskal Herriko herrietan izan zuen eraginaz hitz egingo du Portalean
2026/04/21 11:17
Ana Aizpurua

II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrenaren egitarauko azken hitzaldia izango dugu gaur, apirilak 21, Portalean, arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldia Patxi Juaristi Larrinagak emango du, eta Bigarren Errepublikak Hego Euskal Herriko herrietan izan zuen eraginaz arituko da. Patxi Juaristi soziologoa da eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra.Informazio gehiagp Ego Ibarraren webgunean.

Argazkia: Eibako Udal Artxiboa