Gaur Udaberri Goma paleta partidua jokatuko da Astelenan

Gaur Udaberri Goma paleta partidua jokatuko da Astelenan
2024/01/18 10:39
eta kitto!
Gaur arratsaldeko 19:00etan hasita, torneo horretako binakako txapelketako partidua ikusteko aukera izango da Astelena frontoian. Bertan gure herriko ordezkariek Danok Bat taldeko palisten bikotea izango dute aurrez aurre. Hori izango da jaialdiko partidu bakarra.

Etxetik kanpo, bestalde, Udaberri Goma paleta torneo berean, baina banakako modalitatean, 7 koadroaren barruan, Oriora joango da bihar Soria pilotari eibartarra bertako Arrutiri aurre egiteko.