Gaur zabalduko dute Javier Rodriguez Perez-Curielen "Eybar" izeneko instalazioa Portalean

Gaur zabalduko dute Javier Rodriguez Perez-Curielen "Eybar" izeneko instalazioa Portalean
2023/10/26 14:51
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan inauguratuko dute Portaleko erakusketa aretoan Eybar, Javier Rodriguez Perez-Curielek erakusketa-aretorako propio eraikitako instalazioa. Inaugurazioaren aitzakiarekin, gainera, artistak performancea egingo du erakusketa aretoan bertan, 19:30ean. Datozen egunotan ikusgai egongo den instalazio hori egiteko, Eibarko industriatik datozen materialak erabili ditu, beste artista batzuek bildutako materialekin eta artistaren beraren materialekin batera, Portaleko erakusketa aretoko baliabideetatik abiatuta. Azaroaren 19ra arte ikusi ahalko da, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.