Gaurko Astelenako pilota jaialdiak lau partidu izango ditu

Jubenil mailako bi partidu eta kadete mailako beste bi izango ditu Deportiboko pilota batzordeak antolatutako gaurko jaialdiak
Gaurko Astelenako pilota jaialdiak lau partidu izango ditu
2024/09/27 12:34
eta kitto!

Arratsaldeko 18:30ean hasita, jubenil mailako bi partidu eta kadete mailako beste bi izango ditu Deportiboko pilota batzordeak antolatutako gaurko jaialdiak. Jubenilekin hasiko da saioa: Segurola eta Gisasola eibartarrak Getariako Gure Txeru klubeko bikotearen aurka; ondoren, Amuategi eta Azpilikueta eibartarrak Azkoitiko Oteiza 2 klubeko bikotea izango dute aurrez aurre.

Kadete mailara pasatuta, hirugarren partiduan Varona eta Gil eibartarrek Oiartzungo bikotea izango dute aurkari eta, amaitzeko, Amillategi eta Del Rey armaginek Oiartzungo bikotea izango dute aurrez aurre.