Gaurko egunez eskaini zuen 1958an lehen emanaldia Kezka dantza taldeak
2020/04/13
18:38
eta kitto!
1958ko apirilaren 13an eskaini zuen lehen dantza emanaldia Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak, geroago Kezka izena hartu zuen dantza taldeak. Arraten izan zen estreinaldiko emanaldi hura eta 2008ko apirilaren 13an, Kezka dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko, Arratera igo ziren berriz dantzara. Ondoren Kantabria jatetxean bazkaria egin zuten. Orduko kronika eta argazkiak Kezkaren blogean ikus ditzakezue. Gaurkoan, berriz, oso bestela gogoratuko dute urteurrena: “Gaur, astelehenetako entseguan (tele-entsegua egunotan) ospatuko dugu, dantzan, urteurren eguna eta gero afari ederra, bakoitzak bere etxean”.