Gaurko entrenamendu-saioa ate irekian egingo da

Eibar-Oviedo partidua eguaztenean jokatuko da, 21:00etan
Gaurko entrenamendu-saioa ate irekian egingo da
2024/06/10 12:17
eta kitto!

Etzi Oviedoren aurka jokatu beharreko partiduari begira, gaur Joseba Etxeberriaren taldeak egingo duen entrenamendua ikusteko aukera izango dute zaletuek, ateak irekiak direla egingo baita. Saioa 17:00etan hasiko da Ipuruan eta entrenamendua ikusteko harmailara sartu nahi duten zaleek Ipuruako 4. atetik sartu beharko dute. Neurketa eguazten gauean jokatuko da, 21:00etatik aurrera, eta SD Eibarrek aurrera egingo du partidua ez badu galtzen.