Gaur jarriko dira salgai Arrateko bertso-afarirako sarrerak

Gaur jarriko dira salgai Arrateko bertso-afarirako sarrerak
2023/07/10 11:50
eta kitto!
Irailaren 7an, Arrate bezpera, egingo den bertso-afarirako sarrerak gaur, uztailak 10,  jarriko ditu salgai …eta kitto!-k. Elkarteko bazkideek izango dute sarrerak erosteko lehentasuna, eta 38 eurotan egongo dira salgai …eta kitto!-ren bulegoan (Urkizu 11 solairuartea) uztailaren 21era arte. Uztailaren 24tik aurrera, berriz, 40 eurotan salduko dira Guridin, Kultun eta Tiro Pitxonen. Aurten ere puntako laukoteak bisitatuko du Arrate gaina: Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Jesus Mari Irazu bertsolariek jardungo dute nor baino nor Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara. 80 sarrera jarriko dira salgai.