Gaurtik aurrera COVID-19aren neurriak malgutuko dira
2021/06/02
10:02
eta kitto!
LABIk astelegenean onartu zuen dekretuaren arabera, neurri batzuk malgutuko dira gaurtik aurrera, pandemiaren joera ikusita. Hauek dira neurri berriak:
– ORDUTEGIAK. 24:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea.
– OSTALARITZA. Itxiera 24:00etan. Barneko edukiera %50. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik.
– GAUEKO AISIA. Gaueko aisialdirako establezimenduek eta lokalek itxita jarraitzen dute.
– BOTILOIAK: Debekatuta dago alkohola kontsumitzea kalean, esparru publikoan nahiz “botiloiak” edo “ez jaiak” bezalako bileretan.
– GAZTETXEAK: gizarte- eta kultura-jarduerak egiteko administrazio-baimena duten lokalek jarduera horiek egin ahal izango dituzte, gehienez ere % 50eko edukierarekin, eta jarduerak 24:00etan amaituko dira. Pertsonen arteko segurtasuna mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, eta maskara nahitaez erabili beharko da. Dagokion baimenik ez duten lokalak gazteen eta antzekoen lonjen kapituluan sartzen dira, eta, beraz, itxita egongo dira.
– ELKARTE GASTRONOMIKOAK. Elkarte gastronomikoak, txokoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.
– MERKATARITZAKO EDUKIERAK. 150 m2 baino gehiagoko establezimenduetan, %40; eta 150m2 arte, %60. Azoka txikietan, baimendutako postuen %50.
– JOKO-LOKALAK. Itxiera 24:00etan. %50eko edukiera.
– KULTU-LEKUAK. %35eko edukiera. Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, 30 pertsona gehienez; eta leku itxietan, 6 gehienez.
– KIROL-INSTALAZIOAK. %50eko edukiera. Aldagelak, %35. Ikuslerik ez kirol-ekitaldietan.
– KIROLA EGITEA. Aire zabalean ez da pertsona mugarik egongo, baina barnealdean, gehienez 6. Eskola-kirola entrenamenduan eta aldagelarik gabe. Maskara nahitaez erabili behar da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik.
– HONDARTZAK ETA IGERILEKUAK: Bainatu bitartean eta espazio jakin batean egon bitartean, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu badaiteke, beti ere. Joan-etorriak egiteko maskara erabili beharko da nahitaez. Pertsona-taldeak ezingo dira lau baino gehiagokoak izan, eta beti errespetatu beharko dute taldeen arteko distantzia.
– MUGIKORTASUNA ETA BILERAK: Maiatzaren 9tik aurrera, Alarma Estatuaren amaierarekin, bertan behera geratu ziren itxiera perimetralak, etxeratzeko agindua eta pertsonen taldeen mugak.
– OINARRIZKO NEURRIAK: Maskara erabiltzea, 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia eta barneko espazioen etengabeko aireztapena. Saihestu pilaketak. Gaueko eta beharrezkoa ez den mugikortasuna mugatzea gomendatzen da, eta 4 pertsona baino gehiagoko bilkurak saihestea.