Gaurtik aurrera Eguen Zuri argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera dago Topalekuan
2018/03/23
21:11
eta kitto!
Gaur arratsaldean banatu dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako XXI. Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak: Fernando Retolazak jaso du lehen saria, "Ezkonberriak" izenburuko argazkiarekin. Bigarren saria Jose Luis Irigoienek eraman du eta hirugarrena, berriz, iazko edizioko irabazlea izan zen Bakarne Elejalderentzat izan da.
Sariak banatzearekin batera, apirilaren 8ra arte Topalekuan ikusgai izango den erakusketa inauguratu dute. Nahi duenak ohiko ordutegian izango du saritutako lanak zein lehiaketara aurkeztu diren beste argazkiak ikusteko aukera.