Gazte bat atxilotu dute Eibarko okindegi batean lapurreta egiten ari zela
                Gaur, azaroak 4, goizaldeko hirurak baino pixka bat lehenago, Ertzaintzari jakinarazi diote norbait lapurretan ari zela Eibarko erdiguneko kale batean dagoen okindegi batean. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat bertaratu da adierazitako lekura eta pertsona bat geldiarazi du. Gizonak, polizia ikustean, jantzita zuen txanoa kendu du eta eskularru batzuk bota ditu lurrera.
Pertsona susmagarria identifikatu dutenean, estolda-kutxatila batekin adierazitako establezimenduko fatxadako beiratea hausten saiatu dela egiaztatu ahal izan dute. Horren aurrean, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, 21 urteko gaztea, espainiar nazionalitatekoa, atxilotu egin dute indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta.
Jarraian, atxilotua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egiteko, epailearen eskuetan jarri aurretik.