Gazte Egunerako kamiseta aukeratzeko lehiaketa martxan

Gazte Egunerako kamiseta aukeratzeko lehiaketa martxan
2014/05/22 00:00
eta kitto!

Badira aste batzuk Jaixak Herrixak Herrixandako elkartekoak sanjuanetarako egitaraua eta bestalakoak prestatzeko asteroko bilerekin hasi zirela. Barixakuero Txaltxa Zelaiko kioskoan 19.00etan egiten diren batzarretara joandakoek gogotik dabiltza beharrean "jai euskaldun, parekide, parte-hartzaile eta herritarren aldeko" jai egitaraua prestatzen eta, aurreratu dutenez, laster horren berri emateko moduan egongo dira. Baina bien bitartean, Gazte Eguneko kamisetaren diseinua aukeratzeko lehiaketa antolatu dute eta, norbait parte hartzera animatuz gero, oraindik badauka horretarako aukera, diseinuak entregatzeko azken eguna maiatzaren 30a da-eta (jaixakherrixakherrixandako@gmail.com helbidera bidali behar dira). Antolatzaileek kontuan hartzea komeni den pare bat kontu argitu nahi izan dituzte: diseinuak kamisetaren aurreko aldean jartzeko modukoak izan beharko dira eta, horrekin batera, "Jaixak Herrixak Herrixandako" esaldia ondo ikusi beharko da. Irabazlearen diseinua gazteen kamisetetan erabiliko dute eta egileari txosnagunean egingo den bazkarirako lau txartel oparituko dizkiote.