Gazte Koordinadora Sozialistak ‘Debabarreneko jardunaldiak’ egingo ditu maiatzean
2021/04/27
09:39
eta kitto!
Deba Bailarako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) ‘Debabarreneko jardunaldiak’ egingo ditu maiatzean. 7an, barixakuan, ‘Gazte kriminalizazioa eta kontrol soziala’ hitzaldia eskainiko dute GKSko kideek, 18:30ean, Ermuko Lobiano kultur gunean; eta 13an, eguenean, ‘Pobreziaz eta etxebizitzaz hausnartzen’ hitzaldia emango dute Gasteizeko Etxebizitza Sindikatuko eta IAko kideek, 18:00etan, Eibarko gaztetxean.
Hitzaldien tituluen bitartez ikusi daitekeenez, gazte kriminalizazioa, kontrol soziala, pobrezia eta etxebizitza problematika izango dute mintzagai, azken aldian egindako hausnarketak plazaratuz.
Hitzaldien tituluen bitartez ikusi daitekeenez, gazte kriminalizazioa, kontrol soziala, pobrezia eta etxebizitza problematika izango dute mintzagai, azken aldian egindako hausnarketak plazaratuz.
?Debabarreneko jardunaldiak:
Azkenaldian eginiko hausnarketen plaza izango dira Eibar eta Ermua hurrengo asteotan.
Gazte kriminalizazioa, kontrol soziala, pobrezia, zein etxebizitza problematika izango ditugu mintzagai.
Ez galdu! pic.twitter.com/fdvsDS6e1h
— Deba bailarako GKS (@GKS_DebaBailara) April 27, 2021