"Gazte Safako Urratsak" kulturartekotasuna sustatzeko proiektua aurkeztuko dute gaur arratsaldean

"Gazte Safako Urratsak" kulturartekotasuna sustatzeko proiektua aurkeztuko dute gaur arratsaldean
2023/12/01 14:13
eta kitto!
Gazte Safa Eibarko gazte musulmanen elkarteak Gazte Safako Urratsak izeneko proiektu berria abiatu du. Hori ezagutzera emateko, gaur 17:00etatik aurrera Untzagan egongo dira, kulturartekotasuna sustatzeko asmoz antolatu dituzten hainbat jarduerarekin. Gastronomia postuak, musika tradizionala, berbalagun eta dastaketa txokoak, zozketa… egongo dira, besteak beste.