“Gazte sozialisten 120 urte” erakusketa zabalduko dute gaur Eibarko Sozialisten egoitzan
2023/11/23
15:38
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:30ean inauguratuko dute “Gazte sozialisten 120 urte” izeneko erakusketa, Herriaren Etxean (Untzagan). Eibarko Sozialisten egoitzan egongo da ikusgai, abenduaren 11ra arte, eta bertan gazte-erakundearen 120 urteko historiari errepasoa emango zaio. Horretarako garai bateko militanteen 100 irudi inguru, hainbat komunikazio, dokumentu, egunkari eta kartel bildu dituzte, Ramon Rubial Fundazioaren eta Pablo Iglesias Fundazioaren laguntzarekin. Antolatzaileen berbetan, “sugar hori piztu zuen txinpartaren 120. urteurrena gogoratzeko eta, efemeride hori omentzeko, Euskadiko Ezkerraren Gazteak Euskadiko Gazte Sozialistek hainbat jarduera antolatu dituzte Espainiako Gazte Sozialistetako kideekin eta Alderdi Sozialistako kideekin batera”. Gaur zabalduko den erakusketa testuinguru horretan antolatu dute. Sarrera librea izango da.