Gazte Topagune Sozialista egingo dute Atarrabia eta Burlatan
2023/10/12
22:03
eta kitto!
Urriaren 13 eta 14an izango da Gazte Koordinadora Sozialistak antolatu duen Gazte Topagune Sozialista, salatu dutenez, "jarri dizkiguten oztopoen gainetik. Azken asteetan Gazte Koordinadora Sozialistatik (GKS) EH Bildu-Sorturen partez jasaten ari garen beto politikoa salatu eta Gazte Topagune Sozialistak aurrera jarraitzen duela ohartarazi dugu. Gazteok bizi dugun pobretze egoeraren aurrean kontzientzia politikoa pizteko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko elkargune bat modu burokratiko batean debekatzea guztiz onartezina baita; are gehiago, motibo politiko eta arbitrarioetan oinarritutako debekua denean. Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua moldatu behar izan dugu Atarrabiako eta Burlatako (Nafarroa) udalek hura egiteko baimena ukatu ostean. EH Bilduk eta Sortuk jarrera debekatzaile zein baztertzailearekin jarraitu izan dutenez, eta irtenbidea bilatzeko inolako borondate politikorik ez dutela erakutsi ikusita, Topagune Sozialista moldatu behar izan dugu, topagune sozialista bermeekin burutu ahal izateko, nahiz eta egitaraua murritzagoa izan: urriaren 13an eta 14an izango da Atarrabia eta Burlatan".
Jarraian daukazue egitaraua.