“Gazteak eta euskara: gaur egungo analisia” hitzaldia antolatu dute abenduaren 4rako, 19:00etan Portalean

Eibarko Ernaik antolatu du, gazteen eta euskararen egoerari buruz hausnartzeko.
“Gazteak eta euskara: gaur egungo analisia” hitzaldia antolatu dute abenduaren 4rako, 19:00etan Portalean
2025/12/02 10:43
Silbia Hernandez Arrazola

Abenduaren 3a, eguaztena, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Eibarko Ernaik “Gazteak eta euskara: gaur egungo analisia” izenburuko hitzaldia antolatu du hurrengo egunerako, abenduaren 4rako, 19:00etan Portaleko aretoan. Antolatzaileen berbetan, “gazteen eta euskararen egoerari buruz hausnartzeko aukera bikaina izango da, eta etorkizuneko erronkez ere arituko gara. Euskal Herrian euskararen inguruan jarduten duten bi hizlari gazte datoz, beraien errealitatea gurekin elkarbanatzera”.