Gaztelania ikastaro trinkoa egiteko aukera egongo da urrian

Irailaren 23ra arte eman ahal izango da izena
Gaztelania ikastaro trinkoa egiteko aukera egongo da urrian
2024/09/05 12:11
eta kitto!

Empalabramiento ekimenaren hurrengo edizio trinkoa datorren urrian egingo da, 1etik 28ra, astelehenetik barixakura, 15:00etatik 18:00etara. Bertan alfabetizazio maila eskainiko da eta 60 orduko iraupena izango du.

Plaza mugatuak dira eta datorren irailaren 23an amaituko da gaztelania ikastaro trinkoan izena emateko epea. Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko 943 70 84 40 telefonora deitu, immigrazioa@eibar.eus helbidera idatzi edo Gizartekintza sailera (Portalean eraikinaren 4. solairuan) bertaratu daiteke.