Gaztelekurako maskota aukeratzeko lehiaketa antolatu dute
2013/10/08
00:00
eta kitto!
Udaleko Gazteria sailak Indianokua gaztelekuarentzat maskota sortu nahi du eta, horretarako, lehiaketa antolatu dute. Parte hartu nahi duenak urriaren 27ra arteko epea izango du maskota sortu eta lehiaketara aurkezteko. Lanak euskarri gogor baten gainean zein formatu digitalean (JPG moduan gordeta, 300 ppp bereizmenarekin) entregatu beharko dira, gaztelekuan bertan, kartazal itxian. Kanpokaldean egilearen adina idatzi beharko da eta barruan, berriz, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia adierazi beharko dira. Epaimahaiko kideek urriaren 31an esango dute zein den irabazlea eta saria kiroldenda batean gastatzeko erosketa-bonoa izango da.