Gaztelupeko Hotsak-ek La Rural Blues Band ekarriko du Ermura zapatuan
2023/01/12
09:16
eta kitto!
“Rhythm and Blues” musika doinuak entzun ahal izango dira datorren zapatuan Ermuko Lobiano Kultur Gunean aipatutako talde horrek 20:00etatik aurera eskainiko duen kontzertuan. Hirukote akustiko gisa Madrilen sortu zen La Rural Blues Band, Pety Pelaez ahots nagusia eta alboan Terry “Hot Leather” eta Alberto Martín gitarristak, baina 2014. urtera arte itxaron behar izan zen, hain zuzen ere EP formatuko lehen lana plazaratu zutenean, bandan soinu batik bat elektrikoa nagusitzeko. Hala, ateak zabaldu zitzaizkion bandari estatu osoko jaialdietan eta aretoetan jotzeko, eta 2015erako talde sendotua zen bigarren EPa argitaratuta. Ordutik aurrera seikote indartsua bihurturik etorri izan dira zuzeneko eta grabaketak.
Soinua eta lanketa bikainak izanik, kontzertu dibertigarria eta aldi berean lotsagabea da hein berean. La Rural Blues Band ez da soilik Blues banda bat. Segur aski banda bakarra izango da bere abestien bitartez musika mota honen jatorriaz geroztik betiere presente egon den espiritu zital, ironiko eta umorez.