Gazteriaren udal batzordeak udalekuak antolatuko ditu, baina neurri bereziekin
2020/06/12
15:18
eta kitto!
Eibarko Udalak jakitera eman duenez, udalekuak egitea erabaki dute, baina modu berezian eta osasun-egoerara egokituta. Hala erabaki zuen atzo Gazteriaren Udal Batzordeak aho batez. Azaldu dutenez, aste batzuk iraun duen hausnarketa prozesu baten ostean hartu dute erabakia, Gipuzkoako Foru Aldundiak udal bakoitzaren esku laga baitu jarduera horien antolaketa. Matrikulak egiteko epea ekainaren 16tik 19ra bitartean egongo da zabalik (egun biak barne), eta modu presentzialean egingo da, Indianokua gaztelekuan.
Beraz, aurten ere udalekuak izango dira Eibarren (Oporrak Afariketan, Udan Jolasean eta Firin Faran Abuztuan, adin-tarte ezberdinei zuzenduak), osasun-egoerara egokituta eta Osasun Ministerioaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren irizpide eta gomendioei jarraituz. Hartuko diren neurri garrantzitsuenak bi direla azaldu dute: batetik, ez da inolaz ere irteerarik egingo Eibartik kanpo eta, bestetik, ez da jarduerarik egingo igerilekuetan. Hortaz, udaleku guztiak herriko kale, auzo eta ikastetxeetan egingo dira. Gainera, jardueretan umeek derrigorrez jarri beharko dituzte maskarak. Taldeak gehienez ere 11 neska-mutikok osatuko dute eta, jarduera amaitzean, umeen bila beti leku berera eta ordu berean joango beharko da.
Udalekuak egingo ziren jakin aurretik, Udalak aurrematrikulazio-epe bat zabaldu zuen, familien interesa zein zen ikusteko eta horien matrikulak formalizatzeko prozesua ere beste matrikulazioekin batera egingo da. Indianokua gaztelekuan egingo dira matrikulak, hilaren 16tik 19ra bitartean, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Izen-emate orria eta adostasun-agiria bete beharko dituzte gurasoek (agiri hori Udalaren webgunean edo Gaztelekuan bertan eskuratu ahal izango da) eta, horrez gain, matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria eta umearen Osakidetzako osasun-txartelaren kopia ere entregatu beharko dituzte. Ordainketa ES98 3035 0023 9402 3008 2137 kontu-korrontean egin behar da.
Bestalde, aurrematrikula egin zutenen artean norbaitek iritziz aldatu eta parte ez hartzea erabakiz gero, aurrematrikula lehenbailehen ezeztatzeko eskatu dute. Horretarako hiru modu daude: Whatsappez, 688892666 telefono zenbakian; astixaeibar@gmail.com helbidera idatzita; 943206231 telefono zenbakira deituta.
Oporrak Afariketan eta Firin Faran Abuztuan udalekuetako jarduerak, Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. kurtsoen arteko umeei zuzenduak, 09:00etatik 13:30era bitartean egingo dira; eta Udan Jolasean (2014an jaiotako neska-mutikoei zuzenduak) programako jarduerak, berriz, 10:00etatik 13:00era bitartean izango dira.