‘Gaztesafako urratsak’ jardunaldia egingo da barixakuan Ipuruako Merkatu Plazan
2025/12/10
13:07
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Gazte Safa emakume musulmanen taldeak antolatuta, ‘Gaztesafako urratsak’ deituriko jardunaldia egingo da Ipuruako Merkatu Plazan datorren barikuan (abenduak 12) arratsaldeko 17:00etan.
Ipuruako Merkatu Plazak sare sozialetan zabaldu duenaren arabera, honako alorrak jorratuko dira ekinbidean: kulturartekotasuna, gastronomia postuak, musika tradizionala, berbalagun eta dastaketa txokoak.
Modu berean, jakinarazi dute produktu freskoak, ekologikoak eta eskuz egindakoak izango direla bertan.
Herritarrak Euskal Herriko aniztasun aberatsa ezagutzera gonbidatu ditu Gazte Safa taldeak.