Gehiago estutu dira futbol zaletuko sailkapenaren lehen postuak

Malape liderrak eta Maremek galdu egin zuten, eta Xaniak irabazi
Gehiago estutu dira futbol zaletuko sailkapenaren lehen postuak
2026/01/12 12:38
Ekhi Belar Errasti

Gabonetako atsedenaldiaren osteko lehen jardunaldiak emozio gehiago eman dio futbol zaletuaren ligari. Hiru talde daude tituluaren lehian eta ezustekoak eman dira asteburuan, sailkapena gehiago estutu delarik.

Malape Taberna liderrak Adahi Etxegi zuen aurkari eta 2-3 galdu zuen. Bigarren postuan zegoen Bar Maremek 4-1 galdu zuen Bergara Pneumatikoak taldearen kontra, eta sailkapenean aurrea hartu dio Baserri taldeari 6-1 irabazi zion Xania Tabernak.

Hurrengo jardunaldian, 14.a (hiru geratzen dira liga amaitzeko), Malapek oraindik partidurik irabazi ez duen Baserri izango du arerio eta Xaniak Garajes Garciaren aurka jokatuko du. Maremek, ostera, atsedena hartuko du.

 

Emaitzak

Bergara Pneumatikoak 4 - 1 Bar Marem

Xania Taberna 6 - 1 Baserri

Malape Taberna 2 - 3 Adahi Etxegi

Kalaka Buenos Aires 3 - 2 Limpiezas Rueda

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 30 puntu
  2. Xania Taberna, 27 puntu
  3. Bar Marem, 26 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 20 puntu
  5. Adahi Etxegi, 16 puntu
  6. Kalaka Buenos Aires, 15 puntu
  7. Garajes Garcia, 13 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 6 puntu
  9. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

Azaroak 1, 09:00: Xania Taberna - Garajes Garcia

Azaroak 1, 10:30: Bergara Pneumatikoak - Limpiezas Rueda

Azaroak 2, 09:00: Kalaka Buenos Aires - Adahi Etxegi

Azaroak 2, 10:30: Malape Taberna - Baserri

Atsedena: Bar Marem