Gela aktibitateak egiteko kanpaina zabaldu du Udal Kirol Patronatuak
Astelehenean, hilaren 14an, hasi eta uztailaren 19ra arte iraungo du Udal Kirol Patronatuaren kirol aktibitateen egitarau horrek eta izena emateko eskabideak webgunearen bidez egin daitezke. Aukeratu daitezkeen gela aktibitateak bitan daude banatuta, batzuk helduentzat eta besteak haurrentzat prestatutakoak (azken hauek urritik uztaileraren amaiera arte iraungo dute).
Helduentzako aktibitateak honakoak dira: Ipuruan eskainiko dira Gorputza+Gogoa (Matt Pilates eta Yoga Integratua), Koreografiak (Gym Dance, Dantza, Aerobic eta Zumba), Tonifikazioa eta Kardio (Muskulazio-Gela, Fitness, Spinning eta 132 Sasoian), Nagusiak (60tik gora Bizikletan, 60tik gora eta 75etik gora eta Intentsitate Baxua), Osasuna (Kirol Egokitua eta K-Stretch) eta Kirolak (Karate 2006 eta Nordic Walking); eta Orbean, bestalde, Gorputza+Gogoa (Matt Pilates, Core+ Hipopres. eta Yoga Integratua), Koreografiak (Dantza, Gym Dance eta Zumba), Tonifikazioa eta Kardio (Muskulazio-Gela, Cross Trainning, TRX eta Fit Tone) eta Nagusiak (60tik gora eta 70etik gora).
Umeentzako aktibitateak, bere aldetik, honakoak izango dira: Karatea (207tik 20016ra), Erritmo Dantza (2013tik 2017ra) eta Dantza Txiki (2009tik 2012ra), guztiak ere Ipuruan; eta Erritmo Dantza eta Dantza Txiki, aipatutako adin-tarte horiekin ere, Orbea kiroldegian. Unben,azkenik, urritik ekainera arte tenisa izango da, helduentzako zein haurrentzako, eta baita Nordic Walking ere.