Geldialdia Eibarren egingo du Nepalera bizikletan joango den Gergori Ayarzaguenak
Bide batez, bidaiari lotutako "Una pizarra para Gorkha" (unapizarraparagorkha.com) Nepalgo herriaren garapenerako proiektua azaltzeko aukera izango du. Orain dela urtebete gertatutako lurrikarak gogorren astindu zuen distrituetako bat Gorkha izenekoa izan zen eta, hango herritarrei eta batez ere "Balkalian lower secundary school" eskolakoeri laguntzeko asmoz, Gergori Ayarzaguena bizikleta gaineko abentura hastera animatu da.
Berak dioenez, lurrikara gertatu baino lehen ere bazebilen horrelako bidaia egiteko ideiari bueltak ematen, eta hondamendiak bizikletara igotzeko behar zuen azken bultzada eman zion. Himalayara ailegatzeko 12.000 kilometro egin biharko ditu eta, aurreikusitakoa betez gero, domekan Santurtzitik abiatu eta aurtengo abuztuan Ankarara iritsiko da. Bigarren etapa batean, Ankaratik Nepalerainoko tartea beteko leuke (2017ko martxotik uztailera).