Geltoki Market bigarren eskuko azoka zapatuan Estaziñoan

Geltoki Market bigarren eskuko azoka zapatuan Estaziñoan
2013/03/06 00:00
eta kitto!

Gabonen inguruan lehenengoz antolatutako azokak izandako arrakasta ikusita, Zona 10 elkartekoak (Geltoki elkartekoak aurrerantzean) zapatu honetarako (hilaren 9rako) berriz ere azoka eta hainbat jarduera antolatzera animatu dira. Gaur bertan aurkeztu dute egitaraua eta, horri jarraituta, Geltoki Market delakoa 10.30etatik 15.30etara bitartean egongo da martxan Estaziño kalean. Aurrekoaren bidetik, besteak beste bigarren eskuko azoka, artisautza, Lambretta kontzentrazioa, janari-bilketa, futbolin txapelketa, ludoteka, bertsolariak balkoietan, break dance erakustaldia, photocall-a eta beste hainbatek osatzen dute programazioa.