Gernika-Palestina elkarteak astelehenean elkarretaratzera deitu ditu herritar guztiak
Urtebeteko balantzerako bilera egin eta gero, urriaren 21ean, 19:00etan, Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean elkarretaratzeak egiteko deia luzatu dute Gernika Palestina herri-ekimenetik. Eibarren Untzagan izango da elkarretaratzea, Untzagan, Genozidioa Stop! goiburuari jarraituta.
Guztira 121 hiri eta herri batu dira Gernika-Palestina Herri Ekimenaren deialdira. “Ekimenaren urriaren 21eko deialdira. Lehendabiziko mobilizazioa burutu genuenetik urtebete pasa da eta Ekialde Hurbiletik eta Palestinaren deuseztapenetik iritsitako albisteek ezintasunez eta kezkaz betetzen jarraitzen dute, gerra-eskaladaren dimentsioa kontuan hartuta, Israelen indarkeriak eta zigorgabetasunak ez baitauka mugarik”, diote Gernika-Palestina elkartekoek. “Su-etena eskatzeaz gain, Bakea, Justizia eta Itxaropena aldarrikatuko dugu Hego Euskal Herriko herri eta hiri gehienetan”.