Gernikako bonbardaketei buruzko "Markak" dokumentala eta soinu-bandako musika zuzenean eskainiko dituzte Coliseoan
2020/11/23
18:02
eta kitto!
Abenduaren 4an, 19:00etan, Gernikako bonbardaketari buruzko Markak dokumentalaren proiekzioa eta musika zuzenean eskainiko dituzte Coliseo antzokian. Lana euskeraz, jatorrizko bertsioan emango dute, gaztelaniazko azpitituluekin.
El_Txef_A proiektua zuzentzen duen Aitor Etxeberriak hartu du parte film dokumentalaren soinu-bandan. Hannot Mintegiak zuzendutako filmak Espainiako Gerra Zibilera eta Gernikako herriaren historiara gerturatu nahi du publikoa. Sarrerak 5 euro balio du eta Coliseo antzokiko leihatilan, astelehen eta barixakuetan (17:30etik 19:30era) eta ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago eros daiteke eta, bestela, interneten, Kutxabank zerbitzuaren bitartez.
https://youtu.be/O3DC4JtmIfw