Gerra-frontearen ibilbide historikoaren hurrengo bisita gidatua azaroaren 2an egingo da

Doako bisita gidatua gazteleraz izango da eta izen-ematea zabalik dago.
Gerra-frontearen ibilbide historikoaren hurrengo bisita gidatua azaroaren 2an egingo da
2025/10/22 09:48
Silbia Hernandez

Gerra Zibileko gerra-frontearen ibilbide historikoa ezagutu nahi dutenentzat doako bisita gidatua antolatu dute azaroaren 2rako (domeka). Aurretik egin diren bisitetan bezala, mendi ibilbidea izango da. Bisitak hiru bat orduko iraupena izango du eta 11:00etan hasiko da, Arrateko Gerra Zibileko Interpretazio Zentroan. Egun horretan, Gerra Zibileko Interpretazio Zentroa 10:00etatik 11:00etara egongo da zabalik. Azaroko bisita gazteleraz izango da eta izen-ematea datorren asteko eguaztenean, urriaren 29an amaituko da. Bisita egiteko interesa duenak Udalaren webgunean eskuragarri dagoen formulario HAU bete beharko du.