Gerra Zibileko biktima ez zuzenei buruzko hitzaldia antolatu dute eguaztenerako
2019/12/16
17:58
eta kitto!
Eibarko Sozialistek antolatuta, eguaztenean “Victimas indirectas. Las grandes olvidadas de la Guerra Civil” izenburuko hitzaldia emango du Aranzadi Zientzia Elkarteko Diego Leonet Mayok. Hitzaldian Gerra Zibileko biktima ez zuzenak zeintzuk diren eta justiziak nola lagun dakieken azalduko du Aranzadiko kide ez ezik Euskal Herriko Kriminologia Profesional eta Ikasleen Elkarteko presidentea ere baden Leonetek. Hitzaldia 19:00etan izango da, Casa de Pueblo-ko (Isasi, 2-2. pisua) ekitaldi aretoan eta sarrera librea izango da, interesa duten herritar guztientzat.