Gerrako Ahotsak webgune berezitua sortu dute

Gerrako Ahotsak webgune berezitua sortu dute
2013/04/23 00:00
eta kitto!

Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren barruan jasotako lekukotasun asko 1936ko gerraren ingurukoak izan direla ikusita, horiek webgune berezituan batu eta erakutsi nahi izan dituzte proiektuaren arduradunek: Gerrako Ahotsak webgunean Gerra Zibilaren inguruko 2.000 bideotik gora daude, bizi izan zutenek zuzenean kontatutako testigantzekin. Lekukotasun guztiak www.ahotsak.com webgunean ere badaude ikusgai, baina webgune berri honetan bideoei lehentasuna eman diete eta gerrarekin zuzenean lotutakoak bakarrik erakutsi dituzte.