Gerraren kontrako taldea eratzeko bilera irekia
2016/01/11
18:27
eta kitto!
Gerrek mundu osoan eragiten dituzten sufrimendu, miseria, heriotz eta bestelakoekin kezkatuta dauden hainbat eibartar batu egin dira, Eibarren "Gerrarik Ez / No en Nuestro Nombre" taldea eratzeko asmoarekin. Eguazten arratsaldean, 19:00etan Arrate Kultur Elkartean bilera egingo dute, taldea nola eratu, nondik nora joan eta bestelako kontuak zehazteko asmoz eta, eurak bezala, gaiarekin kezkatuta dauden herritar guztiak bilerara joatera animatu nahi dituzte. Horrekin batera, taldearekin bat egiteko beste bide batzuk zabaldu dituzte sare sozialetan: Googlegroups-en taldea sortu dute eta Facebooken, berriz, ekimena deitu dute bileraren harira.