Giacomo Pucciniren “Tosca” operaren bertsio diferitua eskainiko dute bihar arratsaldean Coliseon
Austriako Sankt Margarethen im Burgenland-en grabatutako lanaren proiekzioa 19:30ean hasiko da
2024/04/18
18:37
eta kitto!
Giacomo Pucciniren Tosca (St. Margarethen Open Air) operaz gozatzeko aukera egongo da bihar, Coliseoko Antzokian. Austriako Sankt Margarethen im Burgenland-en grabatutako lana italieraz abestuta entzun ahal izango da, gaztelerazko azpitituluekin. Arratsaldeko 19:30ean hasiko den bertsio diferituaren proiekzioak bi orduko iraupena izango du, eta sarreraren prezioa 9 eurokoa da.