Gimnasia erritmikako San Andres Torneoa jokatuko da zapatuan Ipuruan
2022/11/22
08:40
eta kitto!
Ipurua klubak antolatzen duen San Andres Torneoaren 22. edizioa izango da jokoan zapatuan, goiz eta arratsaldeko saioetan banatuta. Azken bi urtetan ezin bazen egin, gogotsu hartuko dute zaletuek biharko ikuskizun paregabea. Goizean 11:00etan hasiko da lehia, bakarkakoen txandarekin, eta arratsaldean taldeen txanda izango da. Goizekoak 50 gimnasten lanak erakutsiko ditu, Ipuruako sei euren artean: Ane San Martin jubenil base mailan; Emile Zamakola, Haizeder Arguiz eta Maialen Apraiz kadete basean; eta Arrate Baskaran eta Indira del Pino seniorretan. Arratsaldean 30 taldek hartuko dute parte, Ipuruako jubenil basea tartean. San Andres Torneo abenduaren 14an Zaragozan jokatuko den hori Kopa txapelketarako prestaketa bezala hartuko dute bertan izango diren Arguiz eta San Martinek.
Ipuruako jubenilek, bestalde, denboraldia amaituko dute zapatu honetan, hilaren 11n Jerezen jokatutako Espainiako taldekako txapelketan, 130 talderen artean, hamargarren postuan sailkatu eta gero (euskaldun onenak izan ziren). Horrez aparte, txapeldun izan ziren Euskalgym-ean eta urrezkoa lortu zuten Gipuzkoako txapelketan. Azkenik, aurreko asteburuan Iruñean jokatutako Nafarroa Foru Komunitatea Sarian, Haizeder Arguizek txapela jantzi zuen kadeteetan, eibartarren ohorezko beste postu batzuekin batera.