Gipuzkoako 4 t’erdiko txapelketako zortzi partidu hartuko ditu gaur Astelenak
Kadete, jubenil eta senior mailako pilotariak arituko dira nor baino nor
2025/04/11
15:46
eta kitto!
Ohiko barixakuko jaialdia izanda ere, gaurkoak ez du karteldegi makala, kaiola barruko zortzi norgehiagoka eskainiko baititu: hiruna neurketa kadete eta jubenil mailatan, eta beste bi seniorretan. Hori dela eta, lehenago hasiko da, 17:00etan, eta honako partidu hauek osatuko dute:
- Kadeteetan, Varona (Eibar) vs Otaegi (Villabona)
- Jubeniletan, Segurola (Eibar) vs Izagirre (Villabona)
- Kadeteetan, Amillategi (Eibar) vs Aizpuru (Villabona)
- Kadeteetan, Del Rey (Eibar) vs Otegi (Oiartzun)
- Jubeniletan, Uranga (Eibar) vs Goñi (Oiartzun)
- Jubeniletan, Amuategi (Eibar) vs Oses (Oñati)
- Seniorretan, Narvaiza (Eibar) vs Agirre (Legazpi)
- Seniorretan, Conde (Eibar) vs Lasa (Oiartzun)