Gipuzkoako 700 jubilaturen partehartzea izango duen martxa hartuko du Eibarrek zapatuan
2017/10/20
18:08
eta kitto!
Hartuemanak indartzeko eta, bide batez, jarduera fisikoa sustatzeko asmoz, Gipuzkoako jubilatu eta pensiodunen elkarteek aurten ere Gipuzkoako Jubilatuen eta Pensiodunen oinezko martxa antolatu dute. Gipuzkoako 73 elkarte eta jubilatu etxeren partehartzea izango duen ibilaldia bihar izango da, Eibarren, eta ekitaldiaren harira 700 lagun inguru batzea aurreikusi dute. Urkizun ekingo diote ibilbideari, 11:00etan; herria zeherkatuko dute jarraian, Unibertsitate Laboralera ailegatu eta handik Ipuruarako bidea hartzeko. Untzagan amaituko dute martxa, 13:30ak aldera eta, plana biribiltzeko, Armeria Eskolan bazkaria eta dantzaldia izango dituzte.