Gipuzkoako Banakako Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia jokatuko da ostiralean Astelenean

Binakako Txapelketan diharduten eibartarrek hurrengo astean jokatuko dituzte final-laurdenetako partidak
Gipuzkoako Banakako Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia jokatuko da ostiralean Astelenean
2026/03/04 10:37
Ekhi Belar Errasti

Aste honetako ostiraleko jaialdian frontoi osoa hartuko du banakako modalitateak, Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldiarekin. Hiru partida izango dira ikusgai Astelenan. Leturiaga armaginak irekiko du arratsaldea, Anoetako Kuku klubeko Luisaren aurka; jarraian, Guisasola eibartarrak Soraluzeko Gallastegirekin neurtuko ditu indarrak; eta azkenik, Soriak Tolosako Beotibar klubeko Tapizen aurka jokatuko du.

Binakakoan, albiste onak iritsi dira errendimenduko alebinentzat. Ibai Atxa eta Ibon Uriarte multzoko lehen postuan sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketako bigarren faseko ligaxkan, eta final-laurdenak etxean jokatuko dituzte datorren astean. Beste multzoan, Enaitz Arriola eta Markel Segurola bigarren izan dira eta haiek ere final-laurdenetara sailkatu dira; Orion izango dute hurrengo hitzordua.

Kadete mailan, Amillategi eta Gilek Udaberri Txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko dute Villabonan. Senior federatuetan, Ibarra eta Conde Oñatin ariko dira ostegunean Aloña-Mendiko bikotearen aurka; Narvaiza eta Aguirresarobe, berriz, Alegiara joango dira larunbatean Intxurreko bikotearen kontra.

Azkenik, Varona eta Del Rey jubenilek multzoko bigarren postuan amaitu dute ligaxka eta datorren astean Udaberri Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Ataunen.