Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo txapelketaren azken jardunaldia Eibarren jokatuko da
Gipuzkoako Atletismo Federazioa-k 2026ko Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo Txapelketen egutegia argitaratu du, eta denboraldiak sei jardunaldi izango ditu lurraldeko hainbat herritan banatuta. Txapelketaren azken jardunaldia maiatzaren 31n jokatuko da Eibarren, Unbeko atletismo pistetan.
Lehiaketa apirilaren 19an hasiko da Irunen eta ondoren Tolosa, Ordizia, Donostia eta Lasarte izango dira jardunaldien agertoki. Horren ostean, azken hitzordua Eibarren izango da, Unben. Gipuzkoako Talde eta Ikastetxe Alebin Txapelketa jokatuko da bertan, lurraldeko atleta gazteen topagunea izango delarik.
Eibarko Klub Deportiboko atletismo batzordeak pozez hartu du azken jardunaldia antolatzeko ardura, eskola-kirola sustatzen jarraitzeko eta gaztetxoek atletismoaz gozatzeko aukera izan dezaten.