Gipuzkoako futbol 8an txapela jantzita, Euskadikoaren bila asteburuan

Basauriko Artunduagan jokatuko da txapelketa
Gipuzkoako futbol 8an txapela jantzita, Euskadikoaren bila asteburuan
2024/05/21 10:37
eta kitto!

SD Eibar garaipenetan murgilduta jarraitzen du eta, horrela, emakumezkoen Gipuzkoako futbol 8-ko txapela ere jantzi di¡ute azken asteburuan. Azpeitiko Garmendipen jokatutako finalean, armaginek 4-2 irabazi zioten Intxaurdiri, Etxebe (2), Daniela eta Laidaren golekin.

Garaipen horrekin, asteburu honetan Basauriko Artunduagan jokatuko den Euskadiko Txapelketarako sailkatu da. Zapatu eguerdian, 12:00etan, Arabako txapelduna izango dute aurkari, eta domekan, ordu berean, Bizkaiko txapeldunaren aurka jokatuko dute.

Taldearen entrenatzailea Ane Diez da eta bigarren entrenatzailea Irune Jimenez. Jokalariak, bestalde, Lorea, Ainhoa, Paule, Nora, Izar, Oihane, Alazne, Sara, Daniela, Noa, Leire, Sara Etxebe eta Laida dira.