Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketa Azkoitiko Floreagan hasiko da

Guztira 10 jardunaldi izango ditu txapelketak, urterokoari jarraituz Lehendakari Sariarekin amaituko dena
Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketa Azkoitiko Floreagan hasiko da
2024/03/14 19:15
eta kitto!

Azkoitiko Floreaga bolatokiak hartuko du zapatu honetan 53. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren lehenengoko tiraldia. Guztira 10 jardunaldi izango ditu txapelketak, urterokoari jarraituz Lehendakari Sariarekin amaituko dena. Egutegia honako hau izango da: martxoaren 16an, Azkoitiko Floreaga; martxoaren 23an, Elgoibarko San Miguel; apirilaren 6an, Elgeta; apirilaren 13an, Aretxabaleta; apirilaren 20an, Eibarko Asola Berri; apirilaren 27an, Leintz-Gatzaga; maiatzaren 4an, Soraluzeko Ezozi; maiatzaren 11n, Soraluzeko San Andres; maiatzaren 18an, Elgoibarko San Pedro; eta maiatzaren 25ean, Bergarako San Joxepe. Lehendakari Saria Itziarko Lasturren jokatuko dute ekainaren 1ean, 12:00etatik aurrera; egun horretan, gainera, parretakoak ere erabakitzen dira.

Bestelako jardunaldi guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta, zapatuko tiraldietatik aparte, bezperan (barixakuetan) beste tiraldi bat izango da hainbat bolatokitan (Azkoitia, Elgoibar, Elgeta, Eibar eta Bergara), 23:00etatik aurrera. Hortik aparte, edozer gertatuta ere, Elgetakoa izango ordezko bolatokia.