Gipuzkoako postontziekin lotutako erronka berriak eta norbere datuak deskargatzeko aukera Mendiak APPean

"Mendiak" Euskal Herriko mendien aplikazioan Gipuzkoako postontziak itxuraren arabera sailkatu dituzte (suziriak, aizkorak, etxolak, gurutzeak,...) eta postontzi horiekin lotutako erronka berriak argitaratu dituzte
Gipuzkoako postontziekin lotutako erronka berriak eta norbere datuak deskargatzeko aukera Mendiak APPean
2024/07/02 18:36
eta kitto!

Mendiak APPean aldaketa eta garapen berriak egin ditu Eibarko CodeSyntax enpresak Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean, Gipuzkoako postontziak itxuraren arabera sailkatu dituzte (suziriak, aizkorak, etxolak, gurutzeak,...) eta erronka berriak gehitu dituzte. Gainera, erabiltzaileek norbere igoeren historiko guztia deskargatzeko aukera izango dute eta profileko argazkia eta izena aldatzeko aukera gehitu dute. INFORMAZIO GEHIAGO