Gipuzkoako sozialistek mitina emango dute gaur 18.30etan Portalean

Gipuzkoako sozialistek mitina emango dute gaur 18.30etan Portalean
2014/05/14 00:00
eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 14) Gipuzkoako PSE-EE alderdiko ekitaldi politikoa hartuko du Portaleak (areto nagusiak) 18.30etatik aurrera. Maiatzaren 25ean egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeen harira, kanpainaren barruan antolatutako ekitaldian Miguel de los Toyos, Eider Gardiazabal eta Ramon Jauregi egongo dira parte hartzen.