Gipuzkoako suhiltzaileak protestan Aldundiaren kontra
2022/06/23
12:40
eta kitto!
Gipuzkoako suhitzaileen kolektiboa haserre dago eta Untzagan elkartu da gaur, San Juan bezperan, bizi duten egoera herritarrei ezagutzera emateko. Euren erabateko desadostasuna azaldu nahi dute Forun Aldundiak aurrikusitako etorkizuneko OPEaren aurrean. Azaldu dutenez, "Gaur egun ezin diegu herritareei kalitatezko zerbitzuak eskaini (lan txandak osatu ezinik gaude, aginte postuetan hutsune handiak daude, dotazioak osatzeko lan poltsa egokirik ez dago, interinitate tasa handia...). Eta arazo horien aurrean, Eider Mendoza gure arduradun politikoak erabaki du Gipuzkoako Suhiltzaileon kudeaketa Arkauteren esku lagatzea", azaldu dute.
Zerbitzua sortu zenettik, 1986tik gaurdaino, oposaketa guztiak Aldundiak berak egin izan ditu. "36 urtetan 10 hautapen-prozesu egin dira. Zergatik orain ez? Nola liteke pertsonal propioaren hautapena kanpoko beste Ente batek kudeatzea? Ze interes du Aldundiak Suhiltzaile Zerbitzuaren gaineko ardurei muzin egin eta Gipuzkoako Suhiltzaileen etorkizuna Arkauteren menpe uzteko, are gehiago, suhiltzaile zerbitzu barekin zerikusi gutxi duen Ente bat izanda?", galdetzen dute suhiltzaileek.
Gaur egun dituzten eskuduntzak ez dituztela galdu nahi esan dute suhiltzaieek; hautapen eta formakuntza prozesua kanpoko entitate baten esku lagatzeak erabateko menpekotasuna eta ahultzea ekarriko diela esan dute.