Gipuzkoako txapelketetako hiru partiduko jaialdia hartuko du bihar Astelenak

Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da
Gipuzkoako txapelketetako hiru partiduko jaialdia hartuko du bihar Astelenak
2025/03/06 10:00
eta kitto!

Arratsaldeko 18:00etan abiatuko den jaialdian, esku pilotako hiru partidu jokatuko dira Katedralean. Errendimenduko alebinekin hasita, Eibarko Klub Deportiboko Arrietak eta Uskolak osatutako bikoteak Asurabarrena eta Larrañaga Goierriko bikotearen aurka jokatuko du Udaberri Mendebaldeko txapelketaren bigarren faseko azken jardunaldian. Ondoren, binakako Udaberri txapelketaren barruan, 1. Mailako Varona eta Gil kadeteek Villabonako Illarramendi eta Zufiriaren aurka jokatuko dute eta, amaitzeko, Segurola eta Gisasola jubenilek Tolosako bikotearen aurka arituko dira, nor baino nor.