Giro ederrean eta eguzkia lagun osatu dira gaurko giza katearen Eibarko hiru kilometroak
2018/06/10
22:35
eta kitto!
Milaka euskal herritarrek bezala, eguzkipean ekin diote giza katea osatzeari eibartarrek gaur eguerdian. Gure Esku Dagoren ekimenez gaur osatutako giza kateak Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotu ditu, eskurik esku eta jai giroan. Ia 201 kilometroko ibilbidean Eibarren hiru kilometro bete dira, herria alde batetik bestera zeharkatuta. Egun osoan ibili gara argazkiak egiten eta BIHAR IZANGO DUZUE BILDUMA IKUSTEKO AUKERA. Bitartean, aurrerapen gisa, hona gaurko egunak laga dizkigun irudietako batzuk.