Giro ederrean ospatu zen Unbeko atletismo pistan Gipuzkoako Alebin Kluben Txapelketa
Atzo, maiatzak 31, Gipuzkoako Alebin Kluben Atletismo Txapelketa jokatu zen Unben “arrakasta handiz”, Eibarko Klub Deportibokoen berbetan. “Giro bikaina, parte-hartze handia eta antolakuntza ezin hobea” izan ziren protagonista, euren berbetan, eta 300 parte-hartzaile inguruk goiz lehiakor eta atsegina bizi izan zuten.
Guztira, 23 taldek hartu zuten parte bertan, nesken kategorian 13 taldek eta mutilenean 10ek, eta tartean ibili ziren Klub Deportibokoak, emaitza txukunak lortuz. Izan ere, nesken taldeak 5. postuan amaitu zuen lehia eta mutilenak 6. postuan.
Nesken taldea Isabel Pita, Luke Litago, Nora Arriola, Lucia Arkotxa, Jule Azurmendi eta Maddi Perez De Obanosek osatu zuten; eta mutilena Iker Caño, Markel Urain, Mikel Astarloa, Markel Laskurain, Gari Prieto eta Danel Zubiak.