Giro ederrean ospatu zuten Gaztaiñerre AEK Euskaltegikoek

Giro ederrean ospatu zuten Gaztaiñerre AEK Euskaltegikoek
2023/11/14 10:54
eta kitto!
Atzo ospatu genuen Gaztaiñerre Eibarren eta, urtero bezala, AEK Euskaltegikoek egindako gonbidapenari erantzunez, aurten ere talde polita batu zen Errebalen, handik abiatuta Urkizuraino kalejiran joateko. Trikitilariek lagunduta, ederto ibili ziren kantuan eta, ospakizuna biribiltzeko, afari-merienda ederra egin zuten Zai Zoi tabernan.

[foogallery id="136440"]